Euskal Ligako emakumeek hirugarren postua lortu zuten Altamirako topaketan, partidu bakarra irabazita

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 2a, 00:00

Talde trikoloreak La Única B garaitu zuen Altamiran. Argazkia: HERNANI RUGBY

Emakumeen Euskal Ligako taldeak topaketa izan zuen Ordiziaren eta La Única Aren eta Bren aurka Altamiran, eta jokatutako hiru partidutatik bakarra irabazi zuen. Larunbateko garaipenarekin, Gizonezkoek bigarren postua mantendu dute Ohorezko B mailan.

Norgehiagoka ugari izan dira asteburuan, errugbian behintzat. Hernaniarrek Ohorekzo B mailako txapelketako hamargarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean eta Euskal Ligako emakumeek, berriz, topaketa izan zuten Ordizian. Emaitzen aldetik asteburu borobila izan ez bada ere, gizonezkoek, Bera Beraren aurkako norgehiagokaren garaipenarekin, bigarren postua mantentzea lortu dute. Bere aldetik, emakumeek ez zuten plenoa egitea lortu, hiru partidutatik soilik bakarrean eskuratu baitzuten garaipena.

Hirutik, garaipen bakarra
Topaketa polita izan zen larunbatekoa, Euskal Ligako taldeekin. Hernanik Ordiziako Altamira zelaia bisitatu zuen eta norgehiagokak izan ziren Iruñeko La Única Aren eta Bren, Ordiziaren eta Hernaniren artean. La Única A izan zen garaile, hirutik hiru partidu irabazita. Bi norgehiagoka irabazita, bigarren postua etxekoek lortu zuten, ordiziarrek. Hernani hirugarren gelditu zen sailkapenean, bi partidu irabazita. Eta azken postua La Única Bri egokitu zitzaion, partidu guztiak galdu zituen eta.
Fin aritu ziren hernaniarrak, hiru partiduak irabazten hasi zirelako. Hala ere, minutuek aurrera egin ahala aurkariek buelta eman zioten markagailuari, La Única Aren eta Ordiziaren aurkakoetan, zehazki. Iruñeko A taldearen aurkako norgehiagokan, esaterako, Hernani 0-12 aurreratu zen laugarren minutuan eta lehenengo zatia 5-12 amaitu zuten. Hala ere, bigarren erdia hasi eta berehala, iruñarrek 12-12ko berdinketa egin zuten eta hirugarren minutuan 17-12koa lortu zuten. Gero, seigarren minutuko entseguarekin, partidua 22-12 itxi zuen La Única Ak.
Halaber, Ordiziarren aurkako lehian ere antzekoa gertatu zitzaien Hernanikoei. Norgehiagoka irabazten hasi baziren ere, porrota izan zuten 26-19ko markagailuarekin.
Dena den, maila bikaina erakutsi zuten beraien bigarren partiduan. Izan ere, 46-0 irabazi zuten La Única Bren aurka, eta hirugarren postua ziurtatu zuten.
Mutilek bigarren postua, larunbateko garaipenarekin
Ohorezko B mailan jaun eta jabe dira hernaniarrak. Pasa den asteburuan garaipena lortu zuten Bera Beraren aurka, partidu zaila izan bazen ere. Horrekin,  bigarren daude sailkapenean, Gernikaren atzetik. Hurrengo jardunaldia otsailaren 21ean jokatuko dute Galizian, Ourenseren aurka.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!