KZ Guneak zuzeneko hitzaldia bihar, euskeraz

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 1a, 00:00

Hilabetero moduan, Hernaniko KZ Guneak zuzeneko hitzaldien egitaraua argitaratu du. Denera zortzi saio egingo dituzte, horietako batzuk euskeraz eta besteak, berriz, gazteleraz. Hitzaldi guztiak KZ Guneko YouTube kanalean ikusi ahal izango dira,  esteka honetan: https://www.youtube.com/user/KZguneaTICvideo?reload=9. Gainera, zuzenean jarraitzeko aukera ez dutenek, beste edozein momentutan ikusteko aukera izango dute, izan ere, hitzaldi guztiak beraien kanalean grabatuta geratuko dira.  

Beraz, zuzeneko hitzaldietara joateko interesa dutenek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita. Halaber, antolatzaileek adierazi dute ez dela beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.

Ordu erdiko saioak euskeraz eta gazteleraz, astean bitan
Aurrez aipatu moduan, denera 8 hitzaldi eskainiko dituzte otsailean. Lau gai zehatz landuko dituzte eta horietako bakoitza bi aldiz emango dute, euskeraz eta gazteleraz. Aste honetan, 1G, 2,G, 3G... Zer dira? izenburupean, saioak egongo dira bihar euskeraz eta ostegunean, aldiz, gazteleraz. Bi egunetan hitzaldiak 19:00etan hasiko dira eta ordu erdiko iraupena izango dute.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!