Gaur, 'Las mil y una' filma Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 1a, 00:00

Astelehenero moduan, ikuslearen eguna da gaur, Biteriko zinean. Las mil y una pelikula proiektatuko dute arratsaldeko 16:30etan eta sarrera 2,5 euroan egongo da salgai leihatilan. Helduentzako filmak Iris gaztearen istorioa kontatzen du. 17 urteko neska eskolatik bota dute eta, beraz, egun eta gau beroak bere bi lagun onenekin, lehengusinekin, gela estuetan ematen ditu, bere telefono mugikorrarekin jolasean edo hiriko kale hutsetan. Irisi eta Renatari, beste protagonistari, gertatzen zaizkien kontakizunak deskribatzen ditu filmak, eta gaztarora bueltatzeko aukera paregabea eskaintzen du.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!