'Geroa xuxurlatzen' soinu instalazioa entzungai dago eta otsailaren 11ra arte egongo da, Hernaniko udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 30a, 00:00

Saia Olmo atzo, Hernaniko plazako arkupetan. Soinu Instalazioaren lehenengo egunean.

Soinu instalazioa Saioa Olmo artistak sortu du, Artaziakoop-en PLAZAN proiektuaren baitan. Hernaniko hezkuntza arloko hainbat pertsonek hartu dute parte eta otsailaren 11ra arte egongo da entzungai, Hernaniko Udaletxean.  

Geroa xuxurlatzen soinu instalazioa entzungai dago, Hernaniko Udaletxean. Saioa Olmo artistak sortu du, eta Hernaniko hezkuntza arloko hainbat pertsonek hartu dute parte proiektu honetan.

Zein mezu xuxurlatuko zenioke etorkizuneko pertsona bati? 
Zein mezu xuxurlatuko zenioke etorkizuneko pertsona  bati? galdera erantzun diote Hernaniko hezkuntza arloko hainbat pertsonek, Saioa Olmok sortutako Geroa xuxurlatzen soinu instalaziorako. Besteak beste, bertan daude, Txirrita eta Urumea eskolako ikasle zein irakasleak,  Hernaniko Gaztelekuko hezitzaile eta gazteak, besteak beste. 


Proiektu hau, Artaziakoop-en PLAZAN proiektuaren barruan kokatzen da, eta hausnarketa bat proposatzen du harreman eta erlazionatzeko moduen inguruan.


Azken asteetan ezarritako neurriek, galarazi egin bazuten ere inaugurazioa, jadanik entzungai dago Saio Olmok sortutako soinu instalazioa, Hernaniko Udaletxeko arkupetan. 

Bi bultzatzaile
Proiektuaren bultzatzaileak bi dira; alde batetik, Artaziak kooperatiba, hezkuntza artistikoa eta bitartekaritza kulturalean aritzen den gizarte ekimeneko kooperatiba. «Praktika eta metodologia artistikoak, ezagutzen partekatzea, eta eraikuntza eta eraldaketarako tresna baliagarriak diren ikasketa prozesuak bultzatzen ditu». Beste alde batetik, Saioa Olmo dago, proiektuaren ideia artistikoa, «artista interdiziplinarra eta EHUko Arte Ederretako irakaslea». 

'Geroa xuxurlatzen', 2017tik 
Saioa Olmoren, Geroa Xuxurlatzen lana 2017tik aurrera hainbat testuingurutan garatzen ari da, ostegunean jarri zen Hernanin eta otsailaren 11ra arte, Hernaniko Udaletxeko arkupetan entzuteko aukera izango dute herritarrek. Saioak herritarrei bertaratzeko deia egin die.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!