Hernanik lider jarraitu nahi du Laredori irabaziz

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 30a, 00:00

Boleibolean erremate ikusgarriak ikusi daitezke.

Kiroldegian jokatuko du bihar, 11:30etan, Euskal Ligako hamabigarren partidua. Hernaniarrak faborito dira. 

Hernanik Beco Laredo talde kantabriarraren aurka jokatuko du gaur, 11:30etan, kiroldegian. Euskal Ligako hamahirugarren jardunaldiko partidua da, baina hernaniarren hamabigarrena. Helburua irabazi eta hiru puntu gehitzea da sailkapenean. Hernani da faborito partidua irabazteko sailkapenari begiratzen badiogu.
Hernani lider dago 24 punturekin hamaika partidutan eta Laredo berriz, seigarrena da zortzi punturekin zazpi partidutan. Ikusi daitekeen bezala  Hernanik lau partidu gehiago ditu jokatuta. Hernaniren atzetik daude Bera Bera eta Navarvoley, baina hauek partidu gutxiago jokatu dituzte. Nafarrek jokaturiko zortzi partiduak irabazi dituzte eta ongi bidean beraiek dira lehendabiziko postuan sailkatuko direnak. 
Gogoratu behar da puntuak nola banatzen diren: partidua 3-0 edo 3-1 irabaziz gero, hiru puntu lortzen dira; 3-2 irabaziz gero, bi puntu batzen dira; 3-2 galduz gero puntua lortzen du talde galtzaileak; eta 3-1 edo 3-0 galduz gero ez da punturik gehitzen sailkapenean. Hernanik zazpi partidu irabazi eta lau galdu ditu, baina lehenengo partiduan bakarrik geratu da punturik gehitu gabe sailkapenean. Beste partidu guztietan irabazi edo 3-2 galdu ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!