Donostian, Tolosan eta Azkoitian, txapelketak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 30a, 00:00

Euskadiko eta Gipuzkoako federazioak antolatuta lehenengo kontrol txapelketa izango da. 

Eguberrietako saria eta infantil-juniorren kontrol txapelketa eta gero, gaur eta bihar igerilari hernaniarrek kontrol txapelketa bereko hiru lehiaketatan hartuko dute parte. 
Gaur, 12:30etatik aurrera Astigarragan bizi den Enaitz Goñi hernaniarrak 100 eta 200 libre probetan egingo du igeri. Orain bi aste Euskadiko junior kontrolean irabazi egin zuen 1.500 metrotan 16:17ko denborarekin eta Gabonetan Nazioarteko Eguberri Sarian 100 bizkar estiloko finalean zazpigarren amaitu zuen 1:03.15eko denborarekin.
Hernani kirol elkarteko igerilariak Tolosan ariko dira, bihar, 16:00etatik aurrera. Bertan izango dira proba desberdinetan Miren Garmendia, Intza Pagola eta Xabier Huitzi.
Azkenik Konportako Kerman Urreta gaur Benta Berrin ariko da hiru probetan 15:50etan.­

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!