Mutilen futbola Zubipera itzuliko da gaur jubenilekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 30a, 00:00

Zuri-berdeek lortu nahi dute lehenengo garaipena, Alaves liderraren aurka, 16:30etan hasiko den denboraldiko hirugarren partiduan.

Lurralde mailako futbola geldirik dago, baina ez Euskal Federazioak antolatzen dituen ligak. Honela, gaur Hernaniren Jubenil Nazional mailako taldeak denboraldiko hirugarren partidua jokatuko du, Zubipen, 16:30etatik aurrera. Etxeko lehenengo partidua izango da hernaniarrentzat.
Gainera, aurkaria ez da nolanahikoa izango. Alaves indartsuaren kontra jokatuko dute zuri-berdeek. Talde arabarrak denboraldian zehar jokaturiko bi partiduak irabazi ditu eta liderra da Realarekin berdinduta sei punturekin. Hernanik oraindik ez du garaipenik lortu lehendabiziko bi partiduetan eta helburua hiru puntu batzea da, nahiz eta jakin aurkari indartsua duela aurrean. Berdinketa batekin puntu bakarra du Hernanik eta Beasainen aurka lortu zuen orain bi aste.
Otsaila gain gainean dago eta oraindik, soilik, bi jardunaldi jokatu dira. Zubipen mutilen oso partidu gutxi ikusi dira eta gaurkoa aukera da futbola berriz herrian ikusteko.

Euskal Ligako neskek atsedena
Zubipen partidu gehien Euskal Ligako neskek jokatu eta gero, aste honetan atsedena dute. Datorren astean itzuliko dira txapelketetara.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!