Bihartik, ikastaroak larunbatero kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 29a, 00:00

Ziklo indoorra, mantentze igeriketa, Hernanin barrena korrika, zunba eta pilatesa eskainiko dira. 

COVID 19ak eragindako azkenen neurrietan herriko konfinamendu perimetralak iraun bitartean, Hernaniko jarduera fisikoa eta kirol sailak hainbat ikastaro eskainiko ditu larunbatetan, kiroldegian, bihar hasita. Izen ematea online egin liteke https://web.hernani.eus/kirola/ edo aurrez aurre kiroldegian, aurretik zita eskatuta (943 552185). 


Honako ikastaro hauek eskainiko dira: Mantentze igeriketa 09:30etatik 10:20etara, ziklo indoorra 10:00etatik 10:50etara, Hernanin barrena korrika 11:00etatik 11:50etara, zunba 11:00etatik aurrera eta pilatesa 12:00etatik 12:50etara. 


Ikastaroak 16 urtetik gorakoentzat izango dira. Hasiera bihar izango da eta hurrengo bi larunbatetan jarraituko du (otsailaren 6an eta 13an). Hiru saioek honako prezioa dute: Igeriketak 9,50 euro, ziklo indoorrak 8,35 euro, Hernanin barrena korrikak 13,75 euro, zunbak 8,35 euro eta pilates saioek 13,75 euro

Saio monografikoak gimnasioan asteazkenero
Bestetik, berriz ere martxan dira gimnasioko saio monografikoak, gimnasioan dagoen azpiegiturari errendimendu hobea ateratzeko eta ariketak egoki egiten ikasteko, monografiko praktiko desberdinak prestatu ditu sailak gimnasioan. 


Asteazkenero bi saio izango dira, bat goizeko 08:15etan eta bestea arratsaldeko 18:00etan. 30-40 minutuko saioak izango dira. 
Parte hartu nahi duenak aurretik zita hartu beharko du gimnasiorako, eta 16 urtetik gorako edozeinek hartu dezake parte. Bertan ikasiko da entrenamendua nola landu.­

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!