Sare eta Etxeratek elkarlanean, kontzentrazioa

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 29a, 00:00

Etxerat eta Sare elkarteek elkarlanean antolatu dute gaur burutzen den presoen eskubideen aldeko  elkarretaratzea. 19:00etan Gudarien plazan egingo dute kontzentrazioa eta hernaniar guztiak bertaratzera gonbidatzen dituzte. «Gure herriaren, Hernaniren, elkarbizitzan aurrera egiteko behar-beharrezkoa dugu hainbat egoera anakronikorekin amaitzea, hala nola, isolamendu eta bakartze egoerekin amaitzea, gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratzea, 65 urtetik gorako eta ¾ beteak dituztenak kaleratzea, lehen graduarekin amaitzea eta nola ez dispertsioarekin behin betirako bukatzea».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!