Otsailaren 9an izango da herengun egin behar zen literatura-solasaldia

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 28a, 00:00

Urtarrileko kultura-agendaren baitan, aurreikusita zegoen hilaren 26an Kattalin Minerrek gidatutako literatura-solasaldia izatea Biterin. Dena den, arduradunek jakinarazi dute otsailaren 9ra atzeratu dela hitzordua, gidariak ezin izango duelako bertaratu aurrez zehaztutako egunean. Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburua izango dute hizpide eta emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik landuko dute. Saioa euskeraz izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!