Herri Batzarra gaur EH Bilduk, bilgunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 28a, 00:00

EH Bilduk herri batzarra egingo du gaur, arratsaldeko 19:00etan, Hernaniko bilgunean. Presentzialki egingo dute eta telematikoki jarraitzeko aukera ere egongo da https://elkarrekin.ehbildu.eus plataforman. Alderdiaren 10garren urteurrena dela eta, maila nazionalean antolatu den kongresuaren aurkezpena egingo da eta, ondoren, udalgintzako zenbait gai jorratuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!