Arratsaldean lortu zuten, kamioia bidetik ateratzea

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 27a, 00:00

Astelehenean trailer batek istripua izan zuen Arrobi bidean eta, egun batean ostean, atzo arratsaldean atera zuten errepide nagusira. 

Pasa den astelehenean, hilaren 25ean, kamioilari batek ezbeharra izan zuen Arrobi ostaturako bidean. Butanotik ostaturako bidea hartu zuen eta, gurpiletako bat bidetik aterata, ez aurrera ez atzera geratu zen. Berehala bertaratu ziren Hernaniko udaltzainak, grua eta Donostiako suhiltzaileak, ezbeharra konpontzeko. Lehenik, kamioiaren gasoilaren depositua hustu zuten      eta, ondoren, bidean sartu zuten gurpila, berriro ere. 

Helburu nagusia bete bazuten ere, asmoa zen kamioia errepide nagusira ateratzea, bidea libre geratzeko. Lan hori atzo egin zuten eta, zama eta luzera haundiko ibilgailua denez, goiz osoa behar izan zuten langileek, kamioia ateratzeko. Atzeraka atera zuten azkenean, aukera hori hoberena zelakoan. Udaltzainek helarazi zutenez, kamioilaria eta kamioia ondo daude eta, beraz, ezusteko horretan geratu da astelehenen goizean gertatutakoa. 

Deskuidoz sartu zen bidean
Udaltzainek jakitera eman dutenez, kamioilaria deskuidoz sartu zen Arrobi ostatatua eta Butano arteko bidean. Antza denez, Txantxillatik Galarretara dijoan errepidean (Gipuzkoa 2132)  Butanorako bidea hartu zuen eta bertan hasi zen maniobrak egiten. Azkenean, zein irtenbide hartu ez zekiela, Arrobira irteten dena hautatu zuen. Hala ere, gurpila bidetik atera zitzaion, eta ez atzera ez aurrera gelditu zen.   

Erlazionatuak

Trailer kamioi batek istripua, Arrobi inguruan

Kronika - Erredakzioa 2021 urt 25 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!