Goiz Eguzkik doako sarrera Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 27a, 00:00

Goiz Eguzkik eta Chillida Lekuk akordioa egin zuten pasa den astean. Hori horrela, hiruhileko honetan, martxoaren 31ra arte, Goiz Eguzkiko bazkideek dohainik bisitatu ahal izango dute museoa. Halaber, bisitaz gozatu ahal izateko eta izena emateko Goiz Eguzkiko telefono zenbakira deitu behar da: 943 55 10 32. Izenematea bulegoko ordutegian egin behar da; alegia, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara bitartean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!