Lientzoak gaur, Gaztelekuarekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 27a, 00:00

Urtarrilerako hamaika ekintza antolatu ditu Hernaniko Gaztelekuak. Horren baitan, lientzoak egingo dituzte gaur Plaza Feministan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Urtarrilaren 7an hasi zituzten gaztelekuko berritze lanak eta, ondorioz, ekintzan herriko beste espazio batzuetan ari dira egiten. Adierazi dutenez, otsailerako lokala prest egotea aurreikusten dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!