Udala

COVID-19a dela eta kontzertura etorri ezin izan dutenei dirua itzuliko diete

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 26a, 00:00

Urtarrileko kultura-agendaren baitan, gaur Garbiñe Insaustiren eta Iñaki Salvadorren musika emanaldia egongo da Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Hernani zona gorrian sartu zen pasa den ostiralean, baina, dena den, herritarrek aukera dute kultura emanaldiaz gozatzeko. Hala ere, koronabirusa dela eta, gaurtik ezingo da Hernanitik irten ez atera ere; beraz, beste herri batean bizi diren eta kontzerturako sarrerak erosi zituztenei dirua itzuliko die Kultura Sailak. Halaber, Internet bidez sarrerak erosi zituztenei dagoeneko bidali diete mezua, eta erositako modu berean itzuliko diete dirua. Bestalde, sarrera leihatilan erosi zutenek kultur etxearekin harremanetan jarri beharko dute, diru-itzulketa egiteko. Hauxe da Biteriko telefono zenbakia: 943 55 29 62. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!