Hernanik derbia galdu du Bera Beraren aurka

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 26a, 00:00

Donostiarrek 3-2 irabazi zuten Euskal Ligako

Hernanik galdu egin zuen larunbatean, 3-2, Donostiako Bera Beraren aurka jokatutako Euskal Ligako derbia.  Hernanik ez zuen asmatu partidua amaitzen donostiarren aurka. Bi taldeek hiru partidu jokatu dituzte, bat lagun artekoa eta bi ligako partidu eta azken biak emaitza berdina izan dute 3-2, beti Donostiarren alde.

Hernaniarrek ez zuten ohiko eraso maila erakutsi eta hori nabaritu zen partidu guztian zehar. Hala ere, arlo honetan donostiarrak baino gehiago izan ziren baina denboraldi guztian zehar bezala, defentsa arloan oso motel ibili zen talde hernaniarra eta horrek azken finean erabakitzen ditu parekatuak izaten diren partiduak.

Lau porrot izan ditu orain arte taldeak eta hauetatik hiru izan dira bosgarren eta azken jokoan. Egoera hau aldatzeko hernaniarrek gogor lan egin beharko dute defentsa zenbakiak hobetuz.

 

Puntu bat lortu zuten

Partiduak, espero zen bezala asko iraun zuen, bi ordu. Lehen jokoan hernaniarrak akats asko egin zituzten, 12 akats behartugabeak, eta hori zama haundia izan zen, emaitza 25-18 izanik.

Bigarren jokoan hobeto aritu zen talde hernaniarra eta akatsak erdira murriztu ziren eta 22-25eko aldeko emaitza lortu zuen Hernanik.

Bi taldeak berdintuta, hirugarren jokoa sartu eta hemen donostiarren defentsa erabakigarria izan zen. 25-19 irabazi zuen Bera Berak eta 2-1 aurreratu ziren.

Laugarren jokoa izan zen Hernaniren onena. Hasieratik hartu zuten aurrea eta 17-25eko partzialarekin bina berdindu zuten partidua.

Bosgarren joko erabakigarrian akatsak itzuli ziren berriz eta Bera Bera 5-0 aurreratu zen. Lan haundia egin eta gero bira hurbildu zen Hernani, 11-9, baina erabaki okerrek taldea zigortu zuten eta azkenik 15-12ko partzialarekin 3-2 irabazi zuen  Emaitza horrekin Bera Berak bi puntu lortu ditu eta Hernanik bat.

Orain hurrengo partidua prestatu behar da, bisitaria Beco Laredo izango da igandean, 11:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!