Sergio Roman sasoi betean, pista estalian

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 26a, 00:00

M45 mailan Gipuzkoako errekorretik gertu geratu da 800 eta 1.500 metro probetan.

2021arekin batera atletismoan pista estaliko lasterketak ari dira jokatzen Anoetako belodromoan. Hernaniarrak ere ari dira parte hartzen antolatutako txapelketetan eta Sergio Roman protagonista da fondo erdiko lasterketetan. 
Pasa den asteburuan Gipuzkoako errekorraren bila irten zen 1.500 metrotan, M45 mailan. Kamel Ziani oriotarrak eta biek Cesar Pérezen marka lortu nahi zuten. Ez zen erronka makala. 
 Ezin izan zuen helburua lortu, baina bi segundutara bakarrik geratu zen korrikalari hernaniarra. Lau minutu eta 10 segunduko denbora behar izan zuen proba amaitzeko. Roman pozik geratu zen egindako denborarekin eta gainera maila horretan Espainian inoiz egin den zazpigarren onena da. 

800 metrotan gertuago
Astebete aurretik, urtarrilaren 16an pista estaliko denboraldia hasi zuen 800 metroko probarekin. Hemen bere helburutik gertuago geratu zen. Gipuzkoako errekorra M45 mailan 2:08koa da eta ehuneneko gutxitara geratu zen. 2:08:69ko marka egin zuen eta beraz segundu erdira geratu zen errekorra egitetik.­  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!