Diska-liburua kalean, Incansablesek

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 25a, 00:00

Biterin aurkeztu zuten pasa den ostiralean diska-liburua.

Incansables txarangak 50 urte bete zituen pasa den urtean. Hau ospatzeko asmoarekin, urteurren berezia izateko eta orain arteko historia memorian geratzeko, diska-liburua kaleratu dute. Aurretik txarangaren diskoetan bildutako zein orain arte argitaratutako edo grabatu gabeko bederatzi abestik osatzen dute diskoa. Liburuan beraien historia bildu dute, eta hainbat pasadizo eta anekdota kontatu dituzte. Gainera, kodeen bidez irakurleei zenbait abesti eta bideo historiko proposatu dizkiete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!