Epaituko dituzten bi gazteek hitzaldia, ostiralean gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 25a, 00:00

Jauregi auzoan, 2017an, etxe abandonatu bat okupatu zuten eta jabeak euren aurkako prozesu judiziala jarri zuen abian.

Otsailaren 2an Hernaniko bi gazte epaituko dituzte, 2017an, Jauregi Auzoan Hego Haizea etxea okupatzeagatik, «10 urte baino gehiago abandonatua zeramatzan» azaldu du Hernaniko Gazte Asanbladak. Hortaz gain, kontatu dute, pare bat egun pasa ostean, jabea agertu zela, «eta harekin adostasun batera iristen saiatu zirela, baina jabeak 10 egunen buruan lortu zuen etxea desalojatzea poliziaren laguntzaz. Hauen aurkako prozesu judiziala abiatu zen, orain arte luzatzen ari dena hain zuzen».


Horren inguruan hitzaldia eskainiko dute ostiralean, 18:00etan, Kontrakantxan. Epaituko dituzten bi gazteak egongo dira bertan eta prozesua eta gertatutakoaren berri emango dute. 


Epaiketa eta kasuaren harira beste hainbat ekimen antolatu dira eta larunbatean, hilak 30ean, talo tailerra ere antolatu dute goizeko 11:00etan. 
Ekimen guzti hauek gaur sartu diren neurriak betez egingo dituzte. 


Hori horrela, otsailaren 2an, Donostian antolatuta zegoen elkarretaratzearen ordez zer egin ari dira pentsatzen. Herritik ezin da mugitu eta beraz Donostian ezin da egin bilkura hori. 

Mendi martxa, zinema eta bertso saioa, bai
Datorren asteko astearteko elkarretaratzea ezingo da egin Donostian, baina bertso saio eder bat ere antolatu dute, hilaren 5erako. Mendi martxarik ez da faltako otsailaren 13an eta noski, berriro ere, zineaz gozatzeko aukera eskainiko diete, herritarrei, gaztetxean bertan, otsailaren 28an. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!