Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren aldeko kontzentrazioa

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 24a, 00:00

Ostegunean bildu ziren Ernaiko gazteak Gudarien plazan.

 Buruntzaldeko gazteek kontzentrazioa egin zuten ostegunean Hernaniko Gudarien plazan, arratsaldeko 19:00etan. Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen aurkako epaiketa salatzeko egin zen deialdia. Espainiako Auzitegi Nazionalean zortzi urteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak. «Hau guztia ez dugula onartzen adierazteko egin dugu. Ez dugu absoluzioa ez den beste epairik onartuko! Galder eta Aitor aske!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!