Hernanik lidertza galdu du Gernika indartsuaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 24a, 00:00

Colladok ezin izan zuen geratu Gernikaren lehenengo entsegua.

12-28 emaitzarekin gernikarrak nagusi izan dira Landaren. Lehenengo zatian beraien aukerak baliatu dituzte gernikarrek eta Hernanik ordea ez.

Hernanik 12-28 galdu zuen atzo Gernikaren aurka, Landaren, eta ligako fase erregularrean lehenengo postuan sailkatzea zail jarri zaie hernaniarrei. Gernikak merezimendu osoz lortu zuen garaipena eta atzokoan trikoloreak baino gehiago izan zen. Lehenengo zatiaren amaieran 0-16ko markagailua zuten alde eta bigarren zatian ongi eutsi zioten abantailari.

Hernani saiatu zen, baina behin eta berriz bizkaitarren defentsak geratzen zituen etxekoen erasoak. Gernika indartsu sartu zen partidura eta lehendabiziko hamar minutuetan hiru zigor kolpe gauzatu zituen, 0-9 aurreratuz. Ondoren ere nagusi ziren eta hogeigarren minutura iritsi arte Hernanik gutxitan zapaldu zuen arerioaren zelaia.

20 eta 35garren minutuen artean Hernanik entsegua gertu izan zuen, baina kanpokoek arriskua aldentzea lortu zuten defentsari esker eta atsedenaldira iristeko minutu baten faltan lortu zuten lehenengo entsegua, 0-16 aurreratuz.

 

Bigarren zatian erasora

Bigarren zatian Hernanik erasoari ekin zion eta hogei minuturik onenak jokatu zituen. 58garren minutuan markagailuan 7-16 hurbildu ziren Iker Carbajoren entseguari esker eta bigarrena ere ez zuten urruti izan, baina kontraeraso batean partidua erabakita utzi zuen liderrak. Azken minutuetan talde bakoitzak entsegu bana egin zuen markagailua 12-28 itxiz. Orain Gernikak 43 puntu ditu eta Hernanik 39.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!