Plaza feministan filma eskainiko da

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 24a, 00:00

Gaztelekuko eraberritze lanak bukatu bitartean, gaur, arratsaldeko 17:30etan Plaza feministan filma eskainiko dute Gaztelekuko gazteentzat. Bertan erabakiko da zein pelikula proiektatu. Bestetik, etzi, 17:15etan Topagunea egongo da eta asteazkenean, 17:30etan, lientzoak landuko dira. Bi ekintza hauek ere Plaza feministan izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!