Akordioa Goiz Eguzkik, Chillida Lekurekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 23a, 00:00

Goiz Eguzkik, hitzarmena lortu du Chillida Lekurekin martxoaren 31ra arte. Honela, bazkideek dohain sartzeko aukera izango dute. 

Hitzarmena sinatu dute Goiz Eguzkik eta Chillida Lekuk, eta honek martxoaren 31ra arte iraungo du. Honekin, Goiz Eguzkiko bazkideek Chillida Lekura dohain joateko aukera izango dute. 
Bisitak, larunbat eta igandeetan izango dira, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00etara bitartean, eta astelehenetan ere eskainiko da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 16:00etara. 
Egunero, goizeko 11:30etan, hileko obraren 10 minutuko azalpen laburra eskainiko dela ere jakinarazi dute. 
Bisitaz gozatu ahal izateko, Goiz Eguzkira deitu behar da: 943 55 10 32 zenbakira, edo bulegora hurbiltzeko aukera ere badago. 
Museorako bidaia, hau da, garraioa, bakoitzaren kontura izango dela aipatu dute antolatzaileek. Eta behin Chillida Lekura heltzean, Goiz Eguzkiko txartela erakutsi beharko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!