Plaza libreak daude herritarrentzat, Hernaniko Udal Euskaltegian

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 23a, 00:00

Hernaniko Udal Euskaltegiak adierazi du, plaza batzuk libre daudela hainbat taldetan. Klaseak jasotzeko, harremanetan jarri behar da. 

Plaza libreak dauzka Hernaniko Udal Euskaltegiak herritarrentzat, bost taldetan hain justu.

A1 maila, goizeko 09:15etatik 11:45etara bitartean izaten da, astelehenetik ostegunera; A2 maila, goizeko 09:15etatik 11:45etara astelehenetik ostegunera; A1 maila, arratsaldeko 16:00etatik 18:30etara astelehen eta asteazkenetan; A1 maila, arratsaldeko 18:30etatik 21:00etara astelehen eta asteazkenetan, eta azkenik; A2 maila arratsaldeko 18:00etatik, 20:30etara bitartean, astearte eta ostegunetan.

 

Harremanetarako, kontaktua

Hernaniko Udal Euskaltegiko klaseetara joateko gogoa duen orok, hauekin kontaktuan jartzea besterik ez du egin behar. Bulegora bertaratuz (Karobieta auzoa 63), bulegoko ordutegian 12:00etatik 14:00tara. 943 33 18 96 telefonora deituz, edo euskaltegia@hernani.eus helbide elektronikora idatzi daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!