Boleibola

Lidertza jokoan Hernanik, Bera Beraren aurkako norgehiagokan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 23a, 00:00

Hernaniarrak jokoa egiteko prest, Uralde Jatorkideren aurkako partiduan.

Manteo kiroldegian jokatuko dute gaur, arratsaldeko 18:15etan hasita, Euskal Ligako aurreneko bi talde sailkatuek.

Txapelketa bikaina ari dira egiten hernaniarrak, eta orain arteko garaipenekin, lehenengo postuan daude Euskal Ligan. Asteburu honetakoa, beraz, partidu berezia izango da taldearentzat, Bera Bera izango baitu aurkari, taulan bigarren postua betetzen duen taldea. Norgehiagoka etxetik kanpo jokatuko dute gaur, Manteo kiroldegian, arratsaldeko 18:15etan.

Pasa den astean erakustaldi bikaina eman zuten mutilek eta gailendu egin ziren Udapa Jatorkideren aurka, Gasteizen. Eusebio Lizarazu entrenatzaileak azaldu zuen jokalari askoren baja izan arren, jokoan nagusitu zirela, ez baitzuten arazorik izan garaipena lortzeko. Azkenean, 0-3ko markagailuarekin itxi zuten norgehiagoka. Hori horrela, martxa hori hartuta, asteburu honetako lehia biziko partidua izatea espero dute hernaniarrek. Izan ere, lidertza izango dute jokoan, talde donostiarraren aurka. 

Hamarretik, zazpi garaipen

Pandemiak galarazi egin du txapelketako partidu guztiak ezarritako egutegian jokatzea eta, beraz, horietako batzuk bertan behera geratu edo atzeratu egin dira. Hernanik 10 partidu jokatu ditu, eta horietan zazpi garaipen lortu dituzte hernaniarrek. Horrela, 17 punturekin lider da oraintxe Hernani, eta postu horretan mantentzea da beraien helburua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!