Ohorezko B mailako mutilek, Gernikaren aurka jokatuko dute partidua gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 23a, 00:00

Trikoloreek Eibarren aurka jokatu zuten azkeneko partidua, Landaren

Belenos talde asturiarraren aurka, lau puntu etxeratu ondoren, partidu gogorra espero da bizkaitarren kontra.

Trikoloreek ezin hobeto hasi dute urtea, Uribealde RKE (52-07) eta Belenos RC (09-15) taldeen kontrako partiduak irabaziz. Oraingo honetan, 9. jardunaldia etxean jokatzea suertatu zaie eta gaur arratsaldeko 16:00etan izango du leku Landaren, gernikarren aurkako norgehiagokak.

Klasifikazioan hirugarren doan, Belenos RC taldearen aurka joan den larunbatean jokatu ostean, bigarren postuko bizkaitarrei aurre egin beharko diete, hernaniarrek. Partidu zaila espero da gaurkoa, bi taldeek 39 puntu dituzte guztira klasifikazioan eta hortaz, bigarren faseari erreparatuz oso partidu garrantzitsua izan daiteke.

Aurrera begira, hurrengo partidua urtarrilaren 30ean izango da, datorren larunbatean hain zuzen ere. Kasu horretan ere, Landaren izango da partidua AVK Bera Bera R.T.-ren kontra.

 

Euskal ligak atsedena du, asteburu honetan

Euskal Ligako mutilek Txingudiren aurka izandako porrotaren ostean (31-12), atsedena hartzeko astea egokitu zaie. Hasierako 10 minutuak hernaniarren aldekoak izan ziren, trikoloreek egindako bi entsaioari esker (0-12). Hala ere, partidua aurrera zihoala Txingudiko taldea izan zen partiduaren gidari, atsedenaldira berdinketan iritsiz. Atsedenaldi ostean, bidasoarrek nagusitasuna izaten jarraitu zuten, eta egindako hiru entsaiorekin lortu zuten partidua amaitzea (31-12).

Emakumezkoen Euskal Ligari dagokionez, aste bukaeran jai dute, hauek ere. Joan den larunbatean eman zioten hasiera Errugbi VII Txapelketari eta honetan, errugbiko zazpi taldek hartuko dute parte: : Durango RT, La Unica RT, Gernika RT, Elorrio RT, Ordizia RE, Uribealdea RKE eta trikoloreak.

Larunbatean Hernani CRE, Ordizia KE eta La Unica RT taldeak aritu ziren jokatzen. Datozen asteburuetan, beste taldeen txanda izango da,  eta hurrengo egunetan joango dira eguna, taldeak eta orduak erabakitzen.

Jo eta ke, ibili ziren hernaniarrak, baina, hala ere, bi partidu galdu eta bat irabazi zuten. Galdutakoak, Las de siempre (10-15) eta La Unica (19-24) taldeen aurka izan ziren, eta aldiz, irabazitakoa, Ordiziako errugbi taldearen kontrakoa izan zen (24-19).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!