Kalean da Amherren, 'Kaixo!' aldizkaria

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 22a, 00:00

Urteari hasiera ederra emateko, iritsi da Amherren Kaixo! aldizkariko 52garren zenbakia, eta interneten dago ikusgai.

Urtea hastearekin batera, Amherrek, Kaixo! aldizkariko 52. zenbakia atera du kalera. Bertan, 2020garren urteko azkeneko hilabeteetan egindako ekintzen inguruko artikuluak irakurri daitezke, hala nola, Maitelan kooperatibaren esperientzia, Migrazinea zikloa, Bizilagunak ekimena, giza eskubideen eta pertsona etorkinen inguruko Hernani Solidarioa astea, Emakumeen Taldearen topaketak, Bolondres Taldea, Olentzero, Hernani Gazi-gozo erakusketa... 

Irakurgai, interneten
Aldizkaria irakurri nahi duenak, eskuragarri dauka interneten, https://labur.eus/AgobQ helbide­an. Hori horrela, Amherrek mezu hau helarazi die herritarrei: «animatu Amherren Kaixo! aldizkariko 52garren zenbakia irakurtzera!».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!