Disko-liburuaren aurkezpena gaur, Incansablesek Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 22a, 00:00

50 urte bete zituen pasa den urtean eta hau ospatzeko asmotan, diska-liburua kaleratu dute. Gaur arratsaldeko 19:00etan izango da aurkezpena, Biterin.

Incansables txarangak 50 urte bete zituen pasa den urtean. Hau ospatzeko asmoarekin, urteurren berezia izateko eta orain arteko historia memorian geratzeko, diska-liburua kaleratu dute.

Aurretik txarangaren diskoetan bildutako zein orain arte argitaratutako edo grabatu gabeko bederatzi abestik osatzen dute diskoa. Liburuan, berriz, txarangaren historia bildu dute, eta hainbat pasadizo eta anekdota kontatu dituzte. Gainera, kodeen bidez irakurleei zenbait abesti eta bideo historiko proposatu dizkiete.

Gaur aurkezpena

Hau guztia aurkeztuko dute gaur arratsaldeko 19:00etan Biterin. Antolatzaileek aurreratu dutenez, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik gonbidapenak eskuratzea.

 

Diska-liburua, salgai

Disko-liburua herrietako taberna eta dendetan salgai egotearekin batera, txarangaren webguneko online dendaren bidez eskuratu ahal izango da, 20 euroren truke. Horrekin, taldeak eskerrak eman nahi izan dizkie proiektua babestu duten Hernani, Tolosa, Amasa-Villabona, Bera, Lesaka, Valtierra, eta Leitzako udalei eta Leitzako Aurrera elkarteari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!