Gaur eta bihar, Kontrakantxak antolatutako ekintza gehiago

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 22a, 00:00

Otsailaren 2an, herriko bi gazte epaituko dituzte, eta honen harira hainbat ekintza antolatu ditu Kontrakantxak.

Datorren hilabetean, Hernaniko bi gazte epaituko dituzte, 2017an, etxe bat okupatzeagatik. «Hauen aurkako prozesu judiziala abiatu zen, orain arte luzatzen ari dena hain zuzen».

Hau salatzeko, jadanik hasia da Kontrakantxa gaztetxea ekintzak egiten. Pasa den astean zineaz gozatu zuten, gaztetxean bertan Los miserables ikusiz.

Gaur berriz, postua jarriko dute herriko Kaxkoan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta bihar, mural margoketa antolatu dute. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta herritarrei dei egin diete, bertaratzeko.

 

Datorren astean, ekintzak

Datorren astean, urtarrilaren 29an hain zuzen, epaitutako gazteek hitzaldia eskainiko dute arratsaldeko 18:00etan, Gaztetxean izango da ziurrenik.

Hilaren 30ean, talo tailerra egingo dute, goiza aprobetxatzeko, eta 11:00etan emango zaio hasiera.

 

Otsailak 2, herriko bi gazteen epaiketa

Otsailaren 2an izango da herriko bi gazteen epaiketa, eta horren harira, elkarretaratzea egingo da, Donostiako epaitegian, goizeko 09:45etan.

Otsailaren 5ean, bertso saioa ere egongo da, eta 13an mendi martxa. Eta ekintza hauei amaiera emateko, hasi moduan emango zaio bukaera: zinearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!