'En guerra con mi abuelo' pelikula Biterin asteburuan, publiko guztiarentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 22a, 00:00

Peter gazteak bere gela utzi behar izan dio aitonari, eta gerra deklaratu dio.

Bihar, etzi eta astelehenean En guerra con mi abuelo filma jarriko dute Biteriko pantailan, eta publiko guztiarentzat izango da. Bihar bi saio eskainiko dira, 16:00etan eta 19:00etan.  

Asteburu honetan, publiko guztiarentzat zuzendutako pelikula jarriko dute Biterin, Tim Hillek zuzendutako En guerra con mi abuelo hain justu. Bihar arratsaldean bi saio eskainiko dira, lehena 16:00etan eta bigarrena 19:00etan. Igandean ere ordutegi berbera izango da. Astelehenean, saio bakarra egongo da, arratsaldeko 16:30etan.

Aitona eta biloba, gerran 
Aitona Ed eta Peter bilobaren arteko gerrak kontatzen dira umorezko film honetan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!