Epaiketaren aurka gaur, Plazan kontzentrazioa

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 21a, 00:00

Buruntzaldeko gazteek kontzentrazioa egingo dute gaur Hernaniko Gudarien plazan, arratsaldeko 19:00etan. Aitor eta Galder gazteak gaur eta bihar epaituko ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Zortzi urteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak. «Hau guztia ez dugula onartzen adierazteko. Buruntzaldeko gazteok elkarrekin kontzentra egingo dugu. Ez dugu absoluzioa ez den beste epairik onartuko! Galder eta Aitor aske!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!