120.000 euro inbertitu ditu Udalak jolas-parkeak berritzen eta txukuntzen

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 21a, 00:00

Florida auzoko Politena parkea ere erabat eraberritu da.

Herriko bost parke guztiz berritu edo materialak konpondu dira pasa den urteko azken sei hilabeteetan. Ave Mariako parkea erabat eraberritu da 65.000 euroko inbertsioarekin.

Herriko haurrentzako jolas-parke batzuk guztiz berritu edo, beste batzuen kasuan, materialak konpondu eta margotu ditu Udalak. Hauek dira 2020ko azken sei hilabeteotan egin diren eskuhartzeak:
Oriamendiko parkea (Ave Maria): erabat eraberritu zen, lurzorua eta jolastokia. 65.098 euroko inbertsioa egin zen.
Politena parkea (Florida auzoa): erabat eraberritu da, lurra eta jolasteko azpiegitura berriak jarri dira. 9.065 euroko kostua izan du. Parke honetako lanak izan dira azkenak amaitu berri direnak.
Tellerigain parkea: erabat eraberritu da, lurra eta jolastokia. 38.455 euroko inbertsioa egin da. Ave Mariakoa eta gero inbertsio gehiena eskatu duena izan da.
Portu auzoko parkea: mantentze-lanak egin zaizkio (margoketa). 3.255 euroko kostua izan du.
Pana parkea: mantentze-lanak egin zaizkio (margoketa). 4.397 euroko inbertsioa egin da bertan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!