Emakume bat zaurituta, Elkano kaleko sute batean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 20a, 08:16

Atzo iluntzean gertatu zen, sukaldeko ke-kanpaiak su hartu zionean. Donostiako Ospitalera eraman zuten emakumea, esku batean erredurak zituela.

Sutea izan zen atzo Hernanin, Elkano kaleko etxebizitza batean; Meri goxoki-dendaren gainean, azkeneko pisuan. Sukaldeko ke-kanpaiak hartu zuen su, iluntzeko zortzi eta erdiak aldera. Suhiltzaileak bertaratu ziren, sua itzaltzera.

Sutearen ondorioz, emakume batek erredurak izan zituen, esku batean. Anbulantzian eraman zuten, Donostiako Ospitalera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!