Gaztelekuko eraberritzea luzatu da

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 20a, 00:00

Gaur mahai jokoak antolatuko dira Biteriko sarreran, 17:15etan hasita.

Gaztelekuko programazioan aldaketa batzuk egin behar izan dituzte lokaleko eraberritze lanak luzatu egingo baitira eta etzirako eta larunbaterako iragarrita zegoen ate zabaltzea ez da egingo. Biharko amaitu behar ziren lanak atzeratu egin dira.

Hala ere, astean zehar hainbat ekintza antolatu dituzte eta otsaileko programa ere argitaratu dute Gaztelekukoek. 

Ekintzak beste espazio batzuetan egiten dabiltza eta horrela jarraituko dute beste aste bete, aurreikuspenen arabera. Gaur mahai jokoak egingo dira, 17:15etan,  Biteriko sarreran; bihar Zu protagonista! otsaileko egitaraua ezagutaraziko dute, 17:15etan, Plaza feministan; etzi eta larunbatean Gaztelekuko dekorazioa erabakiko dute, Zer nahi duzue? egitasmoan 17:00etan, Plaza feministan; eta leku berean igandean filma eskainiko dute, 17:30etatik aurrera.

Datorren astean, asteartean, Plaza feministan, topagunea antolatu dute 17:15etan eta lientzoak egingo dituzte hurrengo egunean, 17:30etan, Plaza feministan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!