Gaur merienda osasungarria egingo da Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 19a, 00:00

Hernaniko Gaztelekuan eraberritze lanak egiten ari dira oraindik eta horregatik lokala itxita dago egun hauetan. Hala ere, horrek ez ditu ekintzak bertan behera utzi eta honela, gaur 17:00etan merienda osasungarria egingo dute Biterin kultur etxean. Leku eta ordu berean antolatu dira bihar mahai jolasak. Ostegunean, hilak 21, Plaza Feministan otsaileko agenda osatuko dute eta ostiralean eta larunbatean zabalduko dituzte berriz ateak Gazteleku eraberrituan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!