Euskal Zinema Zikloa, etzitik

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 19a, 00:00

Aurtengo urtea ezin hobe hasteko asmoz, Hernaniko Kultura Arloak Euskal Zinema Zikloa antolatu du eta etzi hasiko da. Lander Garroren Bi urte, lau hilabete eta egun bat pelikula jarriko dute. Arratsaldeko 19:00etan izango da, eta doakoa da, hala ere gonbidapenak eskuratu behar dira, Biterin edo kultura.hernani.eus webgunean. Bigarren saioa urtarrilaren 28an izango da eta bertan Asier Altunaren Arzak Since 1897 eskainiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!