Haurdunaldi tailerrean izena emateko epea zabaldu du Berdintasun Kontseiluak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 19a, 00:00
Otsailean hasi eta ekainera arte iraungo du tailerrak 15 saiorekin.

Otsailaren 17tik ekainaren 16ra arte antolatuko dute asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, Biteri kultur etxean. Covid-a dela eta bederatzi bikoterentzat dago lekua eta izena emateko epea otsailaren 14an amaitzen da.

Berdintasun Kontseiluak antolatuta, haurdunaldi tailerra emango da aurten ere Biteri kultur etxean, otsailaren 17tik ekainaren 16ra bitarteko 15 asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, eta izen-ematea irekita dago. Otsailaren 14an bukatuko da epea. 


Saioak, zehazki, izango dira otsailaren 17 eta 24an; martxoaren 3, 10, 17 eta 24an; apirilaren 14, 21 eta 28an; maiatzaren 5, 12 eta 19an eta ekainaren 2, 9 eta 16an.


Izen-emateak 40 euro balio ditu, eta Berdintasun Sailean egin behar da, 943 33 70 17 telefonoan, berdintasuna@hernani.eus helbide elektronikoan edo Plaza Feministan (Aristizabal 7, behea).


Tailerra, gutxienez 12 asteko haurdun dauden emakumeei eta haien bikote edo laguntzaileei zuzendutakoa izango da. Saio batzuetan haurdun daudenek bakarrik parte hartuko dute, beste batzuetan haien bikote edo laguntzaileek, eta beste batzuetan denak elkarrekin ariko dira. Gutxienez euskeraz ulertzea eskatzen da.

Zalantzak argitu, emozioak kudeatu eta gorputza landu
Saio hauek gidatuko dituzte Josune Martirena Sagastibeltza psikologoak eta Marijo Artola Lizarazu diafreo terapeutak.


Besteak beste, landuko dira haurdun dauden emakumeen eta bikoteen emozio eta sentimenduak, umearekiko loturak eta arnasketa teknikak.   


Tailerraren helburua izan­go da haurdunaldian izaten diren sentsazio emozional eta fisi­ko­ak ezagutu eta ulertzea. Horre­ta­rako, besteak beste gorputz ari­ketak egingo dira, arnas­ke­ta­ren eta luzaketen bidez mus­ku­luak askatzeko, Diafreoren metodoak propo­sa­tzen duen mo­duan. Era be­re­an, komu­ni­kazio ez bortitzeko metodoak lan­duko dira, eta baita talde di­namikak ere, zalantzak, pozak, beldurrak... partekatzeko. Hain­bat ma­te­rial jarriko da parte-hartzaileen eskura.


Covid 19a dela eta bederatzi bikoterentzat dago lekua eta segurtasun neurriak hartuko dira. Musukoa, gel hidroalkoholikoa, segurtasun distantzia... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!