Zuzeneko hitzaldi mordoa ditu otsailerako, KZguneak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 18a, 00:00

KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen du, Youtubeko KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero eskainiko dituzte hitzaldi berriak, eta hauek 30 minutukoak izango dira. 

Argitara atera du jadanik KZguneak otsaileko zuzeneko hitzaldien egitaraua. Hitzaldi hauek, Youtubeko KZguneaTIC kanalaren bidez emititzen dituzte. Ginera KZgunekoek azaldu dute IKTei buruzko hitzaldi berriak eskainiko dituztela, euskeraz zein gaztelaniaz. Eta saio hauek, 30 minutuko iraupena izango dute.
Hau guztia kontutan izanik, antolatzaileek zuzeneko hitzaldietara joateko interesa duen oro animatu nahi izan dute, «interesa duten pertsonek interneterako konexioa baino ez dute behar, Youtubeko ekitaldirako sarrera librea baita». Horrez gain, azaldu dute ez dela beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, egunean bertan konektatuz nahikoa izango da. 
Hitzaldia ematen den egun eta orduan ezin duenarentzat ere, irtenbidea dago. Izan ere, hitzaldi guztiak, Youtubeko KZgunearen kanalean gelditzen dira grabatuta, eta honek aukera ematen du geroratuta ikusteko. 
Zuzeneko ikastaroez gain, urrunekoak ere eskaintzen ditu KZguneak, eta honetan oinarritzen dira: «urrunetik eta zure erritmora egiteko ikastaroak, gure hezitzaileek online emandako laguntzarekin. Internet erabiltzen jakinda IKTak sakonago ezagutu nahi dituzten erabiltzaileentzat».

Zuzenekoak, hila amaitzeko
Bihar, goizeko 11:00etan, Bideokonferentzietarako aplikazioak hitzaldia ikusteko aukera egongo da, gaztelaniaz. Euskeraz ikusi nahi duenak, saio berdina eskainiko da ostegun honetan, goizeko 11:00etan hasita. Hemen ikusi daitezke, zuzenekoak: https://www.kzgunea.eus/eu/kzguneko-zuzeneko-hitzaldiak

OTSAILEKO 1. ASTEA 
 2 G1,G2,G3... Zer dira?, 19:00-19:30. Euskeraz. https://labur.eus/nOgYL
 4 G1,G2,G3... Zer dira?, 19:00-19:30. Gaztelaniaz. https://labur.eus/1aGXi

OTSAILEKO 2. ASTEA  
9 Ludifikazioa, dena da hobea jolasten, 19:00-19:30. Euskeraz. https://labur.eus/25mFt 
11 Ludifikazioa, dena da hobea jolasten, 19:00-19:30.  Gaztelaniaz. https://labur.eus/ar51r

OTSAILEKO 3. ASTEA 
 16 Google Lens. Zure kamerarekin bilatu, 19:00-19:30. Euskeraz. https://labur.eus/jqlwd
 18 Google Lens. Zure kamerarekin bilatu, 19:00-19:30.  Gaztelaniaz. https://labur.eus/GkIi5

OTSAILEKO 4. ASTEA 
23 Argazkigintza mugikorreko aholkuak, 19:00-19:30. Euskeraz. https://labur.eus/Qu0jE
 25 Argazkigintza mugikorreko aholkuak, 19:00-19:30.  Gaztelaniaz. https://labur.eus/Qu0jE

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!