Zoriontzeko panela gaur, Garinen

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 17a, 00:00

Ainhoa Garcia Montero preso hernaniarraren urteak dira gaur, eta Hernaniko Ernaik, herriko tabernan panel bat jarriko du gaur goizean. Panel honetan Ainhoa zoriontzeko aukera egongo da, eta zorion mezu guztiak bihar bidaliko dira. Ernaik azaldu du «herriaren babesa sentitu dadin» egin dutela ekimen hau. Hori horrela, Ernaiko gazteek herritarrei animatzeko eta zorion mezuak idazteko deia luzatu diete. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!