Partidu zaila, baina 09-15 emaitzarekin garaipena lortu zuen atzo Hernanik Belenos taldearen aurka

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 17a, 00:00
Atzo Hernani talde asturiarraren aurkako partiduan. Argazkia: Iñigo Arizkorreta

Atzo jokatu zuen Hernanik Belenos RC talde asturiarraren aurka. Partidu zaila izan zen baina 09-15 irabazi zuen Hernanik, eta lau puntu gehiago lortu ditu.

Atzo partiduz betetako eguna izan zen hernaniarrentzat. Izan ere, gabonetako oporrak amaitu ostean eta 2020garren urteari hasiera emateko errugbiko ligak martxan dira jadanik, eta Hernanik, ederki hasi du urtea.

Atzo arratsaldeko 16:30etan, herriko talde trikoloreak Belenos RC talde asturiarraren aurka jokatu zuen Muro de Zaro zelaiean (Aviles), eta 09-15 markagailuarekin garaipena lortu zuen Hernanik. Lehen zatia 03-15 amaitu zuten, Hernani garaile joanik, eta bigarren zatian ere nagusitu egin zen talde trikolorea, 09-15 lortu arte.

Gernika aurkari, 23an

Hurrengo asteburuan jakingo da nork lortuko duen lidertza, izan ere, Gernikaren aurka jokatuko du Hernanik datorren larunbatean, etxean. Oso garrantzitsua izango da partidu hau, beraz dena eman beharko dute hernaniarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!