«Okupazioaren aldarriaren defentsa egiteko», zinema gaur eta datorren astean ekimen gehiago

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 17a, 00:00

Otsailaren 2an, herriko bi gazte epaituko dituzte «2017ko udan egindako okupazio batengatik». Hori horrela, Los miserables jarriko dute gaur gaztetxean arratsaldeko 18:30etan hasita, eta datorren astean ekimen gehiago egingo dira.

Datorren hilabetean, Hernaniko bi gazte epaituko dituzte, 2017an, etxe bat okupatzeagatik, «10 urte baino gehiago abandonatua zeramatzan» azaldu du Hernaniko Gazte Asanbladak. Hortaz gain, kontatu dute, pare bat egun pasa ostean, jabea agertu zela, «eta harekin adostasun batera iristen saiatu zirela, baina jabeak 10 egunen buruan lortu zuen etxea desalojatzea poliziaren laguntzaz. Hauen aurkako prozesu judiziala abiatu zen, orain arte luzatzen ari dena hain zuzen».

Honen harira, ekimenak

Hau salatzeko asmotan, makina bat ekimen antolatu ditu Hernaniko Gazte Asanbaldak, eta gaur izango da lehena. Arratsaldeko 18:30etan, Los miserables jarriko dute gaztetxean.

Datorren asteko ostiralean, postua jarriko dute Kaxkoan, eta hilaren 23an berriz, mural margoketa ere egingo dute. Urtarrilarekin jarraituz, epaitutako gazteen eskutik hitzaldia antolatu dute, 29rako. Eta urteko lehen hilabetea amaitzeko, 30ean, talo tailerra antolatu dute, goizeko 11:00etan hasita, eta Kontrakantxan izango da.

Otsailerako ekintza gehiago

Aipatu moduan, otsailaren 2an epaituko dituzte herriko bi gazteak, eta Hernaniko Gazte Asanbladak gazte hauekin bat egiteko, elkarretaratzea antolatu dute egun berean, goizeko 09:45etan, Donostiako epaitegietan, eta bertaratzeko deia luzatu die herritarrei.

Datorren hilabeteko elkarretaratzeaz gain, bertso saio eder bat ere antolatu dute, hilaren 5erako. Mendi martxarik ez da faltako eta noski, berriro ere, zineaz gozatzeko aukera eskainiko diete, herritarrei, gaztetxean bertan.

 

EKINTZAK KONTRAKANTXAN

URTARRILA

17 Zinema. Los miserables, 18:30, Kontrakantxa gaztetxean.

22 Postua Kaxkoan, 18:00.

23 Mural margoketa, 18:00, Kontrakantxa gaztetxean.

29 Hitzaldia. Epaitutako gazteen eskutik, 18:00, Kontrakantxa gaztetxean.

30 Talo tailerra, 11:00, Kontrakantxa gaztetxean.

 

OTSAILA

2 Elkarretaratzea Donostiako Epaitegian, 09:45.

5 Bertso saioa, 18:30, Kontrakantxa gaztetxean.

13 Mendi martxa, 09:00.

28 Zinema, 18:30, Kontrakantxa gaztetxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!