Kursaal Taldea izatera pasa da Kursaal Errehabilitazioak enpresa hernaniarra

Kronika - Erredakzioa 2021eko urtarrilaren 16a

«Kulturarteko Plaza Feminista», Hernani - Passivhaus errehabilitazio energetikoa.

Kursaal Taldea errehabilitazio sektorean adituena da

1998 urteaz egoitza Hernanin duen Kursaalek errehabilitazioaren etapari bere bidea egiteari ekin zion. Ordutik, aitzindariak bilakatu dira estatu mailan errehabilitazio energetikoak Isolamendu Termikoen Sistemekin egiten dituen enpresa moduan.

Europako erdialdeko herrialdeak, hala nola, Alemania edo Austria, Eraginkortasun Energetikoaren arloko erreferentetzat hartzen dira. Hala ere, gure mugetatik atera gabe , maila horretan edo handiagoetan aritzen diren enpresak aurki ditzakegu, Kursaal Taldea enpresa hernaniarra kasu. Izan ere, 22 urte daramatzate kalitatearekiko eta ondo eginda dauden lanen aldeko konpromiso zorrotzarekin. Adibide moduan aipatu daiteke innoETICS, mundu mailan ezaguna den metodologia; Kursaalek sortu zuen apainduta eta/edo molduratuta dauden eraikinen errehabilitazio energetikoen garapenerako.

Enpresa hori definitzen duten balio horiek islatuta gelditu dira gure inguruko eraikinetan egin diren lanetan, esku-hartze txikienetik hasita, konplexuenera arte; kontuan izan gabe eraikin horien tipologia zein den, altuera, edota bolumena. Gainera, gure herri eta hirien ondare arkitektonikoa osatzen duten eraikinetan ere egin dituzte birgaitze-lanak. 

Denboraren poderioz, enpresa hernaniar horrek aukera izan du teknika eta metodologia berriak ikasteko. Halaber, aliantzak sortu dituzte eta horrek guztiak balio izan die hondar-alea jartzeko eraikinen errehabilitazioaren sektorean.

Oraina errehabilitatzen dugu, geroa proiektatuz esloganarekin Kursaal Rehabilitaciones izenekoak aurrerapausoa eman du eta orain Kursaal Taldea izena hartu du. Hori ez litzateke posible izango enpresa osatzen duten profesionalen laguntza gabe eta etengabeko hobetzerako nahia edukiko ez balute. Langile horiek ziurtatzen dituzte kalitate handiko eta iraupen luzeko emaitzak, eta, beraz, gure ondarea zaintzen dute.

Gaur egun dugun egoera zein den jakinda, gizarteak orain ikusten du apustua egin behar dela egunerokotasunean konforta eskainiko duten eraikinen alde.

Horregatik guztiagatik, Kursaal Taldeak lanean jarraituko du gure ondasun higiezinen egoera eta kalitatea zaintzeko, bere bezeroei gertutasunetik gidatuz, emaitza bikainak lortzeko helburuz.

Hemen ikusgai Kursaal Taldearen ikus-entzunezkoa.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!