Jatorkideren aurka partida gaur, Gasteizen

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 16a, 00:00

Hernaniko boleibol taldea pasa den asteburuan, Udapa Jatorkideren aurka.

Gasteizen jokatuko dute gaur hernaniarrek, Udapa Jatorkide taldearen aurka, arratsaldeko 16:30etan hasita. 

Pasa den asteburuan 3-0ko markagailuarekin irabazi zuen Hernanik, Udapa Jatorkideren aurkako norgehiagoka. Maila bikaina eman zuten hernaniarrek pistan, eta hasieratik dominatu zuten partidua. Asteburu honetan ere Jatorkide taldearen aurka arituko da, baina oraingo honetan, berriz, bigarren taldea izango dute aurkari. Gasteizen jokatu dute gaur, arratsaldeko 16:30etan.  
 
Hernaniarrek Gasteizera bidaiatuko dute eta Judizmendi kiroldegian neurtuko dituzte indarrak Hernanik eta Jatorkidek. Garaipenekin jarraitzeko asmotan dago Hernani, eta jokalariren bat lesionatuta dagoen arren, gogor entrenatu dute eta irabaztera aterako dira pistara. Eusebio Lizarazuk, taldeko entrenatzaileak aurreratu duenez, «Jatorkidek ez du oztopo izan behar garaipen berri bat lortzeko, nahiz eta partidu honetara zenbait baja izango ditugun».

Bederatzi partidutatik sei garaipen, talde hernaniarrak
Euskal Ligan jaun eta jabe dira hernaniarrak. Talde bikaina osatzen dute eta partidutako talde-lana emaitzetan islatu da; izan ere, orain arte bederatzi partidutatik sei irabazi dituzte hernaniarrek. Gaurko partidarekin erritmo horretan jarraitzea espero dute, eta garaipenaren bila aterako dira pistara.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!