Futbolean, neskek eta mutilek gaur jokatuko dituzte partiduak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 16a, 00:00

Emakumeen Ligako neskek berdinketa lortu zuten Zubipen, joan den asteburuko norgehiagokan.

Emakumezkoen Euskal Ligak Hernanin jokatuko du. Jubenilen Liga Nazionalak, berriz, Beasainen.

Gaurkoa futbol partidez betetako eguna izango da. Alde batetik, Hernaniko neskek jokatuko dute partidua, Athletic Club C-ren aurka etxean (Zubipen) arratsaldeko 15:30etan eta beste aldetik, mutilen partiduak Beasainen izango du leku (Loinaz), Beasain S.D-ren kontra, arratsaldeko 16:00tan. 

Nesken urte hasiera                        
Urteko lehen partidu, Lakua DC taldearen aurka jokatu zuten joan den astean. Etxean lehiatu ziren, eta berdinketa lortu zuten (1-1). Aste honetan, Athletic Club C taldearen kontra neurtuko dituzte indarrak, Zubipen arratsaldeko 15:30etan. 

Athletic Club C taldea klasifikazioko liderra da eta jokatutako  zazpi partidutatik, soilik bakarra galdu dute. Partidu zaila espero dute neskek, baina, hala ere, ahal duten guztia egingo dute etxean irabazi ahal izateko. 

Hernaniarrak zazpigarren doaz klasifikazioan, eta, oraingoz, jokatutako partiduetatik bi galdu dituzte. Gainerakoetan berdinketa lortu dute. 

Jubenilen Liga Nazionala
Mutilak zazpigarren postua betetzen dute txapelketan. Urteko lehen partida ligako bigarrenen kontra jokatu zuten, hain zuzen ere, Real Sociedad S.A.D B -ren aurka. Horretan, galdu egin zuten (3-1) Zubietan. 

Gaur, aldiz, Beasainen jokatuko dute Beasain S.D-ren aurka, arratsaldeko 16:00etan,  Loinaz futbol-zelaian. Beasain S.D taldea klasifikazioko azkena da oraingoz, partidu bakarra galduta.

Urte zaila izan da 2020a kirol talde guztientzat, gehien bat entrenamenduei dagokienez. Koronabirusaren ondorioz, Hernani C.D taldeak neurriak hartu behar izan ditu eta bi astean behin PCR frogak egiten dituzte Zubipen. Jokalariren batek positibo ematen badu, ezin izango du jokatuko partidua. Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurri berriei esker, entrenamenduak berriz ere martxan dira,  baina, seiko taldeetan entrenatu beharko dute,  momentuz.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!