Errugbiko ligak martxan dira jada

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 16a, 00:00

Talde trikolorea, pasa den asteburuko partiduan.

Emakumezkoen eta gizonezkoen Euskal Liga eta Ohorezko B mailako partiduak jokatuko dira, asteburu honetan. 

Gabonetako oporrak amaitu ostean eta 2020 urtearen hasierarekin batera, errugbiko ligak martxan jarri dira. Gaurkoa, partiduz betetako eguna da: Emakumezkoen liga (Landare-toki), gizonezkoen lehen maila (Plaiaundi) eta Ohorezko B mailako (Muro de Zaro) partiduak jokatuko baitira.

Euskal ligako gizonezkoen lehen maila, gaur arratsaldeko 16:00etan lehiatuko da, Plaiaundin (Irun) Txingudi RC taldearen aurka. 

Ohorezko B mailari dagokionez, Muro de Zaron (Aviles) jokatuko dute partidua. Hau ere, arratsaldean izango da, 16:30etan. Belenos RC talde asturiarraren kontra lehiatuko dira mutilak. Klasifikazioa erreparatuz, hirugarrenak doaz asturiarrak. Hortaz, partidu interesgarria izatea espero da.

Emakumezkoen ligaren hasiera, gaur

Emakumezkoek gaur emango diote hasiera ligari, etxean. Oraingoan, zazpi taldek hartuko dute parte txapelketan: Durango RT, La Unica RT, Gernika RT, Elorrio RT, Ordizia RE, Uribealdea RKE eta Hernani CRE.

Arratsaldeko 15:30etan izango du leku Landaren, zazpi talde hauen norgehiagokak. Guztira, 10 minutuko partiduak jokatuko dituzte. Horietako bakoitza, minutuko bi zatitan banatuko da eta atsedenaldia, 2 minututakoa izango da. 

Emakumezkoen ligaren lehen partidua etxean izango da, 15:30etan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!