Haur antzerkia

Txakurkume astronauta izango da protagonista bihar, Biteriko aretoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 15a, 00:00
Laika txakurkume astronatua da protagonista. Argazkia: Xirriquiteula

Eguerdiko 12:00etan hasita, 'Laika' haur antzerki saioa eskainiko dute. Sarrerak 3 euroan daude salgai, Biterin bertan edo internet bidez.

Herenegun eman zitzaion hasiera, urtarrileko agenda kulturalari, literatur solasaldiarekin; eta bihar izango du jarraipena, Laika haur antzerkiarekin.Eguerdiko 12:00etan izango da, Xirriquiteula Teatreren eskutik, eta 4 urtetik gorako haurrei dago zuzenduta.
Sarrerak 3 euroan daude salgai: Biterin bertan, edo kultura@hernani.eus webgunean. 

Laika izeneko txakurkumea da antzezlaneko protagonista: aurreneko txakurkume astronauta, hain zuzen ere. Bertan, kontatuko dute espaziora egindako bidaien historian hain garrantzitsua izan zen pasarte bat, elementu bisual ugari erabiliz. Baina, modu paraleloan, abusu baten istorioa ere kontatzen du antzezlanak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!