Odola emateko aukera, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 14a, 00:00

Gaur odola emateko aukera izango dute hernaniarrek, hilabetero bezala, Goiz Eguzkin.  Izatez urtarrilaren 5ean behar zuen, aurreneko asteartean; baina Gabonak tarteko, atzeratu egin zuten. Horrela, gaur jarri dute hitzordua, arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara. Edonola ere, aurrekoetan bezala, aurrez hitzordua eskatu behar da, gaur goizean zehar, 943 00 78 85 telefono zenbakira deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!