Datozen asteetan ekimenak, Asanbladak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 14a, 00:00

Otsailaren 2an, herriko bi gazte epaituko dituzte «2017ko udan egindako okupazio batengatik», eta honen harira, hainbat ekimen antolatu ditu Gazte Asanbaldak datorren asterako.

2017ko uztailean, 10 urte baino gehiago abandonatuak zeramatzan etxe bat okupatu zuten hainbat gaztek, «proiektu kolektibo bat abiatzeko asmoz» azaldu du Asanbladak. Pare bat egun pasa ostean, jabea agertu zen, eta harekin adostasun batera iristen saiatu zirela ere jakinarazi dute, «baina jabeak 10 egunen buruan lortu zuen etxea desalojatzea poliziaren laguntzaz». Bi gazteak orduan identifikatu ziren, eta «hauen aurkako prozesu judiziala abiatu zen, orain arte luzatzen ari dena hain justu».

Guzti honen aurrean, Hernaniko Gazte Asanbladak azaldu du «okupazioaren aldarriaren defentsa egiten jarraituko dutela, egunero jendea kalean bizitzera eta hiltzera kondenatzen duen sistemaren aurrena desjabetuoi geratzen zaigun baliabide bakarrenetakoa izaki».

Hori horrela, datorren asteetan, ekimen ezberdinak egingo dira, «kasua ezagutarazi, elkartasuna saretu, eta errepresioa salatzeko». Eta hortaz gain, Hernaniko Gazte Asanbladak, ekimen honetara gonbidatu nahi ditu herritarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!