Ur kontagailuen irakurketak egiten hasiak dira, udal langileak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 14a, 00:00
Ur kontagailuen irakurketa hasi dira egiten udal langileak. Argazkia: Hernaniko Udala

Kontagailuak irakurtzeko etxeetara sartzea ezinbestekoa den kasuetan, abonatuak beran eman ahal dio irakurketaren berri Udalari, hilaren 30a bainao lehen. Irakurketa ez bada egiten, kontsumoaren estimazioa egingo du Udalak.

2020 urteko hirugarren eta azkeneko lauhilekoaren ur kontagailuaren irakurketak egiten hasiak dira Hernaniko Udal langileak, Udalak aditzera eman duenez. Kontagailu batzuk etxebizitzen atarian daude, eta horiekin «ez dago arazorik» jaki­narazi dute. Beste batzuk, etxe barruan egonda ere, irrati bidezko seinalea igortzen dute eta horrela irakur daitekeela ere azaldu dute. Dena den, beste irakurgailu batzuk etxe barruan daude, eta lekuan bertan irakurri behar dira ezinbestean.

Bizi dugun egoera dela eta, bai herritarrak, bai udal langileak babesteko asmo eta helburuarekin, irakurketa horiek ezingo direla ohiko moduan egin azaldu du Udalak, beraz aurreko bi lauhilabetekoetan egin den bezala, hainbat irtenbide proposatu ditu Hernaniko Udalak.

Hiru modu daude, herritarrek Udalari kontagailuen irakurketaren berri emateko:

Lehena telefonoz izan daiteke; 943 33 08 05 telefonora deituz eta abonatuaren izena, helbidea esateaz gain, irakurketaren berri eman beharko da, «grabagailu bat da eta mezuak gordetzen ditu».

Bigarrena, zerbitzupublikoak @hernani.eus helbide elektronikora idatzita, eta bertara izena, helbidea eta irakurketa bidali behar dira.

Azkenik, aurrez aurreko aukera dago. Florida 100eko pabiloira irakurketa inprimakia eramatea eta horretarako dagoen postontzian sartzea.

Ohi bezala, irakurketa bat egitea ezinezkoa izan denean, udal langileek postontzietan utziko dute inprimaki bat, eta dokumentu horretan, irakurketak emateko telefonoa azaltzen da.

Ohar hau ere helarazi du Udalak: «urtarrilaren 30erako irakurketa jakinarazi ez duen abonatuari aurreko kontsumoetan oinarrituriko estimazio bat egingo zaio, eta hori fakturatuko zaio», azaldu duenez.

Hiru modu daude herritarrek Udalari kontagailuen berri emateko

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!