NAIZ kontzertuetarako sarrerak gaurtik, salgai

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 12a, 00:00

Urtarrilaren 24an, Zea Maysek kontzertua eskainiko du Hernanin.

Gaur eta bihar, NAIZ kontzertuetarako sarrerak egongo dira salgai Atsegindegin, arratsaldeko 16:30etatik aurrera. 

Lau emanaldi eskainiko dira, urtarrilaren 22tik 24ra bitartean, Hernaniko kiroldegian. NAIZ kontzertu hauek eskainiko dira hain justu: ostiralean, Skakeitan 19:30etan; larunbatean, Brigade Loco 17:30etan eta Des-Kontrol 19:30etan; eta igandean, Zea Mays 19:30etan. 
Sarrerak lortzeko postua Atsegindegin jarriko dute, gaur eta bihar, arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara bitartean. Antolatzaileek azaldu dute, soberan gelditzen diren sarrerak, publiko orokorrarentzat salgai jarriko direla online, etzitik aurrera, NAIZeko webgunean. 
Kontzertu bakoitzeko sarrerak 10 euro balio du, eta kontzertu bat baino gehiago ikusteko sarrerak erosi ahal izango dira.  Hala ere, pertsona bakoitzak 6 sarrera erosi ahal izango ditu guztira. Edozein kontzerturako sarrera fisikoa erosita, kontzertu guztiak online ikusteko aukera ere eskainiko dela jakinarazi dute. 
NAIZeko Hernaniko harpidedunek sarrerak 8 eurotan erosi ahal izango dituzte. 

Kontzertuak etxetik, online 
Kontzertuak etxean bero-bero ikusteko sarrerak erosi nahi dituztenek, ostegun honetatik aurrera izango dute aukera, NAIZen webgunean, eta sarrera bakoitzak 2,5 euro balio du. Horrez gain, lau kontzertuak online ikusteko bonoak ere badaude.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!